Laxoa txapelketako laugarren jardunaldiko partidak igandean Oizen eta Donezteben jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa mai 10, 12:00

Laxoa Elkarteak antolatutako 44. Laxoa txapelketa aitzinera doa eta asteburu honetan jokatuko dute laugarren jardunaldia. Oizko plazak bi partida hartuko ditu igandean eta Donezteben herriko bi talderen arteko lehia izanen dute egun berean. Arraioz Sagardiak eta Irurita Migelenek jokatu beharreko partida gibeleratu egin dute.

579 langabetu zeuden apiril hondarrean Doneztebeko enplegu bulegoan izena emanak

Ttipi-Ttapa mai 08 Mendialdea

Martxoan baino hamar guttiago dira

579 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emanak apiril hondarrean, martxoan baino hamar guttiago. Langabetu gehien duen zerbitzuen arloan hamar langabetu guttiago daude apirilean (429). Industria arloan, aldiz, hiru langabetu gehiago zeuden apiril hondarrean (83) eta eraikuntza arloan mantendu da langabetu kopurua (30). Nekazaritza-abeltzaintza arloan, berriz, bi langabetu gehiago zeuden (12). Aitzinetik lanik egin gabekoen artean bortz langabetu guttiago zeuden (25). Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.