asteartea, 2010eko otsailaren 9a - 511 zbk

Mendialdeko egoera ekonomiko larriari aitzin egiteko “neurri zehatzak lehenbailehen hartzea” eskatu du EAk

Bortziriak, Leitzaldea eta Malerrekako alkate eta zinegotzien ustez “lan arloan urte bukaera ezin txarragoa” izan da

TTIPI TTAPA - Eskualdea Zbk. 511 - 08/02/2010 [10:54:52]

EAko udal ordezkariak, joan den urtean egindako bertze bilera batean. FOTO: TTIPI TTAPA

Eusko Alkartasunaren ustez, “mendialdeko jarduera ekonomikoa berpizteko neurri zehatzak lehenbaileen hartu behar dira, hasi dugun urte honi bertze ikusmira batekin aurre egin ahal izateko”. Enplegu arloan, “urte bukaera ezin txarragoa” izan dela ere adierazi zuten, azaroan bakarrik Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emandako langabetuen kopurua %11 igo baitzen urriarekin konparatuz. Bortziriak, Bertizarana, Leitzaldea eta Malerrekako EAko alkate eta zinegotziak larunbatean bildu ziren Donezteben eta aipatu zutenaren arabera, “krisiak dagoeneko sektore guziei eragiten die”. Bileran, egoera ekonomikoaz aritu ziren gehien bat, baina EAren jarduera politikoaz eta eta Nafarroa Bai koalizioaz ere aritu ziren.Kezka-iturri nagusia eskualdeko industriaren egoera da EArentzat, bereziki azken aldian onartutako EREak, Funveran (47 kaleratu), Condesan, Saveran eta Arcelorren (uztaila bitarte luzatu dute azkeneko EREa). Kider eta Maderas Zabala lantegietan ere eger... [+]

Portu eta Sarasola lesakarrak torturatu izana egotzi die fiskalak lau guardia zibili

Hiruna urteko kartzela eskatu du sarjentu batentzat eta kabo batentzat, eta bina urtekoa beste kabo batentzat eta guardia zibil batentzat

TTIPI TTAPA - Lesaka Zbk. 511 - 08/02/2010 [09:47:17]

Hainbat mobilizazio egin ziren Lesakan duela bi urte, Igor Portu eta Mattin Sarasola atxilotu eta gero. FOTO: TTIPI TTAPA

Donostiako Epaitegiko Fiskaltzak Igor Portu eta Mattin Sarasola lesakarrak torturatu izana egotzi die bi gazteak atxilotu zituzten edo atxiloaldian horien zaintzan aritu ziren lau guardia zibili. BErtze sei guardia zibili atxilotuei «lesioak» eragin izana egotzi die. Portuk eta Sarasolak jasandako torturengatik auzipetuta dauden gainontzeko bost guardia zibilek ez zutela deliturik egin uste du fiskalak, eta horiek ez epaitzeko eskatu du. TAT Torturaren Aurkako Taldearen erranetan -auzian akusazio partikular gisa ari da-, «baikorra» da fiskalak guardia zibil batzuk bederen akusatzea torturatzeaz. Nahiz eta motz gelditu den, aurrerapausotzat dauka, kasu bakanetan ailegatzen direlako auzitegietara tortura salaketak. 

2008ko urtarrilaren 6an atxilotu zituen Guardia Zibilak Portu eta Sarasola, ETAko kide izatea egotzita. Inkomunikazio egoeran izan zituzten atxilotuta, eta egun horietan tortura latzak jasan zituztela salatu zuten biek. Atxiloaldiaren biga... [+]

Estitxu Arozenak irabazi du Garesen Nafarroako bertsolari txapelketako azken final-laurdena

Finalaurrekoetara sailkatutakoen zerrenda osatu da

TTIPI TTAPA - Nafarroa Zbk. 511 - 08/02/2010 [09:44:46]

Estitxu Arozena ongi aritu zen Garesen eta nagusitasunez lortu zuen lehen postua. FOTO: TTIPI TTAPA

PUBLIZITATEA

Gareseko udaletxeko erabilera anitzeko aretoa leporaino bete zen larunbatean Nafarroako Bertsolari Txapelketako laugarren eta azken final-laurdenean. 150 bat lagun bildu ziren giro hagitz politean. Saio irregularra izan zen. Zortziko handiko ariketan ez zuten sobera asmatu; ttikikoan, berriz, lan polita egin zuten sei bertsolariek eta publikoak aunitz txalotu zituen. Kartzelan ale politak utzi zituzten. «Telebistako makillaje gelan zaude. H... [+]

Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketaren finalerdi gehienak jokatu ziren igandean

22 urtez beheitikoena asteazkenean jokatuko da eta kadeteena heldu den igandean

TTIPI TTAPA - Doneztebe Zbk. 511 - 08/02/2010 [10:12:35]

Erreka elkarteak zortzigarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketan, kategoria gehienetako finalerdiak jokatu dira igande honetan. 22 urtez beheitiko kategoriakoak asteazkenean jokatuko dira 18:30etik aitzinera Doneztebeko pilotalekuan eta kadete mailakoak, heldu den igandean, leku berean, 11:00etatik aitzinera.Hauek izan dira igandean jokatutako partiden emaitzak:   Benjaminak Benjamin mailan, Lesakako pilotale... [+]

Aurrera eta Beti Gazteko futbol talde nagusiek garaipen garrantzitsuak lortu dituzte

Baztanek, Doneztebek eta Gure Txokoak, aldiz, galdu egin dute

Aitor AROTZENA - Eskualdea Zbk. 511 - 08/02/2010 [09:11:45]

Asteburuko kirol emaitzei dagokienez, futboleak garaipen garrantzitsuak lortu dituzte Leitzako Aurrera eta Lesakako Beti Gazteko talde nagusiek. Baztanek, Doneztebek eta Gure Txokoak, aldiz, galdu egin dute. Eskubaloian, Lindutx BKTko neskek eta Errekako mutilek galdu egin dute, baina hauek txapelketarako liga jokatuko dute. Saskibaloian, txapelketarako fasea kanpoan irabaziz hasi du Berako Toki-Ona Bortziriak taldeak. Errugbian, berdinketa ga... [+]

Giro ederrean joan dira Igantziko inauteriak

Gazteak auzoz auzo eta etxez etxe ibili ziren ortziral eta larunbatean

TTIPI TTAPA - Igantzi Zbk. 511 - 08/02/2010 [15:00:20]

Igantziko gazteak gustura ibili ziren musikarien laguntzaz. FOTO: Oskar TXOPERENA

Ortziralean, eguraldi ederrarekin hasi ziren inauteriak Igantzin eta biharamunean izan zuten segida, euri zaparrada artean. Aitzineko urteetan bezala, ohiko  mozorroak jauntz zituzten gazteek, eta baserriz-baserriko ibilbidea, egin zuten Oihana Mindegia eta Oihana Elizalde Aurtizko trikitilari eta panderojoleekin.Ortziralean, Berrizaun eta Frain auzoak bisitatu zituzten, baita bidegurutze aldean dauden etxe berriak ere. Etxez etxe eskean ibili ondotik, herrira itzuli eta Allinean bazkaldu zuten.Ortziral arratsaldean, herri inguruan eta Sarrola auzoan ibili ziren gazteak eskean. Eta egunari behar bezalako akabera emateko Biltoki elkartean afaria egin zuten.Larunbat goizean berriz elkartu eta Irisarri auzotik hasita, herri bazterreko bertze auzoetan ibili ziren gazteak egun osoan, Elusta, Unanu eta Piedade auzoetan.... [+]

Pedalkadak iraunkortasunerantz erakusketa zabalik dago Donezteben

Otsailaren 12a bitarte ikusgai izanen da Alondigan

TTIPI TTAPA - Doneztebe Zbk. 511 - 08/02/2010 [14:54:44]

FOTO: Fermin ETXEKOLONEA

Pedalkadak iraunkortasunerantz izeneko erakusketa zabalik dago Doneztebeko Alondigan, otsailaren 4tik 12ra, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.  Erakusketa hau Added Value proiektuak egindako  erakusketa da. Proiektu honen xedea da, energiari dagokionez, eraginkorrak diren garraiobideak bultzatzea eta Europar Batasunak finantzatua dago, Energia Adimentsua Europarako programaren bidez.Bizikletaren erabilera bultzatu nahi du erakusketa honek, iraunkortasunerako bidean ezinbertzeko trena delakoan. Hirian eta 5 kilometro baino guttiagoko aldeetan , bizikleta autoa baino azkarragoa eta aunitzez osasunarriagoa dela ageri da erakusketan.... [+]

Funverako borroka eredugarriak "izan zezakeen bukaerarik onena" izan duela uste du ELAk

LABek egindako kritikak gezurra direla eta hauen asmoa "langileen iritzia eta botua kontuan hartu gabe grebarekin segitzea" zela dio

Aitor AROTZENA - Bera Zbk. 511 - 04/02/2010 [15:42:52]

ELAk egin duen agerraldian, Funverako langileak ez ezik eskualdeko bertze hainbat lantegietako ordezkariak zeuden. FOTO: Fermin ETXEKOLONEA

ELA sindikatuak erantzun egin die Funverako lantegiko greba bukaeraren harira LABek egindako kritikei eta “borroka eredugarriak, posible zitekeen bukaerarik duinena” izan duela adierazi du.Otsailaren 2an ELAk Beran duen egoitzan eskainitako prentsaurrean, Felix Espelosin Funverako langileen batzordeko presidentea, Xabier Perez Oarso Bidasoako ELAko arduraduna eta Jose Mari Arribillaga idazkaria izan dira. Beraiekin batera, Funvera, Savera, Arcelor, Zalain Transformados eta bertze lantegietako delegatuaEspelosinek jakinarazi duenez, “grebaren pisu guzia ELA eta bere militanteek hartu dute bere gain. 34 eguneko grebaren ondotik, Nafarroako Gobernuak 55 kaleratutik 47ra jaustea lortu genuen eta bertze 20 eguneko grebarekin, kasik galduak zeuden 4 errelebo-kontratu berreskuratu genituen eta berez kaleratuak 43ra jautsiko dira apirilaren 1ean. Eta 43 horiek ere, hurrengo lau urtetan berriz ere lantegira sartuko dira, beti ere lantegiaren beharraren arabera”. Espelosi... [+]
Laguntzaileak:
Nafarroako Gobernuaren logotipoa     Eusko Jaurlaritzaren logotipoa

@ TTIPI-TTAPA - Andutzeta, 12 - Tel.: 948635458 - Faxa: 948635457 - 31760 ETXALAR (Nafarroa)

| Kontaktua | Geure buruaz: | Harpidetu | Pribatasun politika: | Prentsa oharrak | Accesible, s.l.k garatutako web gunea. |