Bor-borrek urteko batzarra eginen du maiatzaren 3an Lesakan

Ttipi-Ttapa api 26, 19:00 Bortziriak   Lesaka

Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimenduak urteko batzarra eginen du maiatzaren 3an, ortziralea, Eskol Ttikin 18:30ean. 90 minutu inguruko saioa izanen da, eta urteko ekintzen errepaso eta balorazioaz gain, diru kontuak eta 2024rako aurreikusitako ekintzak izanen dituzte solasgai. Gero bertaratutakoek ekarpen edo galderak egiteko aukera izanen dute, eta bukatzeko mokadu ttiki bat eskainiko dute.

'Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek?' solasaldia maiatzaren 15ean Elizondon

Ttipi-Ttapa api 25 Baztan   Elizondo

Baztango Udalak eta UEMAk euskararen egoerari buruzko mintzaldia antolatu dute maiatzaren 15ean, asteazkea, Baztango Liburutegi Publikoan. 18:30ean izanen da saioa eta Iñaki Iurrebaso soziolinguistak gidatuko du.