api 26
Zelena Renovable enpresak Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuan aurkeztu duen hasierako txostenari begira jarri da TTIPI-TTAPA eta 161 orrialdeko dokumentutik hainbat xehetasun bildu ditu. Hasierako txosten honetan proiektuak ingurumenean izanen lituzkeen eraginak aipatu ditu enpresak, baina ez ditu sakon aztertu; hori heldu den faseetan landu beharrekoa izanen litzateke.
api 25
Maiatzean beteko dira 100 urte Euskal Herriko Mendizale Federazioa sortu zenetik, eta mendeurrena ospatzeko asteburuan Euskal Herriko 100 tontorretara igoko dira hainbat mendi talde. '100 urte, 100 mendi' paratu diote izena ekimenari, eta eskualdeko hainbat talde ere izanen dira tartean. Larhunera, Mendaurrera, Alkurruntzera, Bianditzera eta Urepelera igoko dira.
Gozatu naturaz
Eraikuntza berriak
Orubeak
Kanpineko jangela denentzat irekia
Birgaikuntzak
Koxkor biltzea