api 27, 12:00 Bortziriak Lesaka
Haurra zela murgildu zen txirrindularitzan Iratxi Otxoteko Arlegi lesakarra. Hainbat urtez lehiatzen ibili ondotik, azken urteetan Lidl-Trek taldean ari da masajista eta gidari gisa lanean. Taldean egiten duen lanaz eta emakumeen txirrindularitzaren egoeraz mintzatu da
api 27, 09:00 Bortziriak Arantza
«Azken urteotan izan den dinamika aztertuta», aurtengo Arantza Rock jaialdia alde batera uztea erabaki du Arantzako Gazte Asanbladak. Ohar bidez jakinarazi duenez, «ez da erabaki erraza izan, baina gazteon artean sumatu dugun borondate faltak bulkatuta, koordinazio taldeak aurtengoan ez du nahikoa indarrik ardura hau hartzeko».