ARANTXA ETXEBERRIA BENGOTXEA
«Herriko mugimendua erakusten duten berriak biltzen saiatzen gara»

Ttipi-Ttapa api 27, 10:00 Xareta   Urdazubi

Udaberriko koloreak inguruan zabaltzen hasten direnean, haiei begira gozatzen du Arantxa Etxeberria Bengotxeak. Udazkenarekin batera, gehien maite duen urtaroa da udaberria: «urtaro hauetan sortzen diren koloreak eta giroa aunitz gustatzen zaizkit». Jendearen aldartean ere bistakoa omen da negua joan dela: «herrian herritarren giroa nagusitzen den momentuak dira». 

Aurten Arantza Rock jaialdirik ez egitea erabaki du Arantzako Gazte Asanbladak

Ttipi-Ttapa api 27, 09:00 Bortziriak   Arantza

«Azken urteotan izan den dinamika aztertuta», aurtengo Arantza Rock jaialdia alde batera uztea erabaki du Arantzako Gazte Asanbladak. Ohar bidez jakinarazi duenez, «ez da erabaki erraza izan, baina gazteon artean sumatu dugun borondate faltak bulkatuta, koordinazio taldeak aurtengoan ez du nahikoa indarrik ardura hau hartzeko».

Leitzaldea Leitza
Lesakako Eltzetako Plaza (euria eginen balu frontoian), Bortziriak Lesaka
Lesakako Herriko Etxeko pleno aretoan, Bortziriak Lesaka