Batzuetan iduri du euskaraz solas batzuk egitearekin aski dela euskaldunak garela errateko, edo euskaraz, bertze hizkuntzetan ez bezala, nolanahi solastatu edo idatz daitekeela. Kontu horrekin kezkatuta gaudelako sortu dugu atal hau, inongo harrotasunik gabe, guk ere zer ikasia badugulako, dakitenei aditu eta ikasteko, gure altxorra zaintzeko helburu hutsarekin. Zuk ere bota lasai zure galderak eta proposamenak info@ttipi.eus helbidera idatziz edo Whatsappez 744 48 43 61 telefonora idatziz.
Malerreka aldeko mintzoak: *patu edo paratu eta akitu, nola idatzi?

Ttipi-Ttapa mai 04 Malerreka

Malerrekan *patu edo *akittu erraten da, baina nola idatzi behar da? Horixe argitu nahi izan du bideo honetan Malerrekako Euskara Zerbitzuak.