Laxoa txapelketako laugarren jardunaldiko partidak igandean Oizen eta Donezteben jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 10a, 12:00

Oizko plazak hartuko ditu laxoa txapelketako laugarren jardunaldiko bi partida igande arratsaldean. Argazkia: Ondikol

Laxoa Elkarteak antolatutako 44. Laxoa txapelketa aitzinera doa eta asteburu honetan jokatuko dute laugarren jardunaldia. Oizko plazak bi partida hartuko ditu igandean eta Donezteben herriko bi talderen arteko lehia izanen dute egun berean. Arraioz Sagardiak eta Irurita Migelenek jokatu beharreko partida gibeleratu egin dute.

Laugarren jardunaldia

  • Oiz B – Doneztebe The Moment, maiatzaren 12an, igandean 16:00etan.
  • Doneztebe Apeztegia – Doneztebe Menditxuri, maiatzaren 12an, igandean 17:00etan.
  • Oiz A – Doneztebe Titi, maiatzaren 12an, igandean 18:00etan.
  • Arraioz Sagardia – Irurita Migelene, gibeleratua.

 

 

Hirugarren jardunaldiko emaitzak

Joan den asteburuan jokatzekoa zen hirugarren jardunaldiko lau partidetatik bi bakarrik akitu zituzten. Bertze biak euriagatik gibeleratu zituzten.

  • Doneztebe The Moment, 9 – Doneztebe Titi, 0
  • Doneztebe Menditxuri – Oiz A, gibeleratua, gaur 18:30ean jokatzekoa.
  • Irurita Migelene 3 - Doneztebe Apeztegia 0 (euriagatik gibeleratua).
  • Oiz B, 2 – Arraioz Sagardia, 9

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun