Malerrekako Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko dute larunbatean Donamarian

Ttipi-Ttapa mai 08, 16:00 Malerreka   Donamaria

Malerrekako Eguneko mus txapelketara sailkatzeko kanporaketa saioa eginen dute larunbat honetan, maiatzaren 11n, Donamariako ostatuan. 18:00etan hasiko da txapelketa eta bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu. Bikote irabazleak maiatzaren 25ean Saldiasen jokatuko den finalean parte hartuko du.

579 langabetu zeuden apiril hondarrean Doneztebeko enplegu bulegoan izena emanak

Ttipi-Ttapa mai 08, 10:00 Mendialdea

Martxoan baino hamar guttiago dira

579 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emanak apiril hondarrean, martxoan baino hamar guttiago. Langabetu gehien duen zerbitzuen arloan hamar langabetu guttiago daude apirilean (429). Industria arloan, aldiz, hiru langabetu gehiago zeuden apiril hondarrean (83) eta eraikuntza arloan mantendu da langabetu kopurua (30). Nekazaritza-abeltzaintza arloan, berriz, bi langabetu gehiago zeuden (12). Aitzinetik lanik egin gabekoen artean bortz langabetu guttiago zeuden (25). Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.