Totu Iturzaeta Barno
«Lagun pila egin ditut eta aunitz gozatu dut eskubaloiarekin»

Ttipi-Ttapa mai 11, 09:00 Baztan   Arizkun

11 urterekin hasi zen Totu Iturzaeta BKTn eskubaloian, eta 17 urteak arte aritu zen taldean. Jubenilen azken urtean, berriz, Oberenara joan zen ohorezko mailan jokatzera eta hiru urtez aritu zen bertan. Ikasketak tarteko, jokatzeari utzi behar izan zion 23 urterekin Baztanerat bueltatu zen arte, eta 30 urterekin utzi zuen BKT. Beraz, «16 urtez aritu nintzen eskubaloian».

Zinegoak jaialdiko LGTBIQ+ film laburrak proiektatuko dituzte maiatzaren 16an Arizkunen

Ttipi-Ttapa mai 10, 19:15 Baztan   Arizkun

LGTBIQ+fobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Baztango Udalak eta Zinegoak jaialdiak film laburren proiekzioa antolatu dute heldu den ortzegunean, Arizkungo Medikuaren Etxean 18:30ean. Azaldu dutenez, «inklusioa, aniztasuna eta arte zinematografikoa aldarrikatzea» du helburu eta «komunitatearen esentzia atzematen duten lanen aukeraketa» egin dute proiekziorako.