Olatz Salvador, Olaia Inziarte, Xabi Solano eta Zigor DZ azken Arizkun Rocken

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 8a, 08:00

Olaia Inziarte baztandarrak jaialdiaren azken edizioan kantatuko du.

Joan den urteko edizioak azkena izan behar bazuen ere, bertan behera utzi behar izan zuten Arizkun Rock. Hori dela eta, edizio berezia antolatu dute maiatzaren 18an Arizkungo plazan.

Sarrera dohainik izanen da eta 19:00etan hasiko dira kontzertuak. Lehenik Olatz Salvador kantautore donostiarra izanen da oholtzaren gainean, ondotik Olaia Inziarte oronoztarrak kantatuko du eta akitzeko, Esne Beltza taldeko kide diren Xabi Solanok eta Zigor DZk joko dute.

Horrez gain, ostatua eta bokatak izanen dira afaltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun