Goizuetako eta Aranoko umeek bat eginen dute larunbaterako antolatu duten mendi irteeran

Ttipi-Ttapa mai 20, 11:00

Goizuetako eta Aranoko guraso elkarteak proposamen berezia egin du maiatzaren 25erako. Bi herrietako umeak elkartzeko egunpasa antolatu dute. Mendi bueltaxka batekin hasiko dute eguna, elkarrekin bazkaldu eta festa izanen dute arratsaldean. Bazkarirako eta autobuserako izena ematea Goizuetako estankoan egin beharko da asteazkena baino lehen. 

Leitzaldean pediatra orain taldea
«Astean bitan pediatra izatea ez dugu aurrerapausotzat hartzen»

Ttipi-Ttapa mai 14

«Berriak nahiko hotz utzi gaitu; mesfidantzaz hartu dugu». Halaxe idatzi dute sare sozialetan Leitzaldean Pediatra Orain taldeko kideek. Atzo jakin zuten, maiatzaren 16tik aurrera, astean bitan, pediatra izanen dutela Leitzako Osasun Etxean. Albistea ez dela txarra diote, «gure haurrek astean bitan begiratuak izateko aukera izanen dutelako. Haur gutxik, hori bai», baina taldekideen ustetan neurria berandu heldu da eta hanka motz gelditzen da: «ez da bost hilabete eta gero merezi dugun erantzuna. Albistea eman duten modua ere ez da merezi duguna izan».