Abantaila ugari ditu TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen lagun izateak!
% 10eko deskontua matrikulan
% 5eko deskontua 30 €-tik goitiko erosketetan
% 5eko deskontua 60 €-tik goitiko etxetresna txikietan
% 5eko deskontua 30 €-tik goitiko erosketetan
% 10eko deskontua kartan, txartela duenari
% 5-% 10eko deskontua edo oparia bainurako gaietan
TTIPI-TTAPAri laguntza ematen dioten hainbat enpresa eta erakunderi esker, txarteldunen artean hamabostero-hamabostero hamarnaka sari interesgarri zozketatzen ditugu. Hala nola:
Nutrizionista, psikologo, entrenatzaile eta fisioterapeuten indarrak batu eta elkarlanean, kirolari, zein pertsona ororen ongizatea eta helburuak lortzeko egiten dute lan Tolosako Garai zentroan.
Lehenengo kontsultan elkarrizketa sakon bat egiten dute, bakoitzaren egoera eta beharrak baloratzeko, elikadura-ohiturak, bizimodua, historia klinikoa… aztertuz. Kirolarien kasuan, arreta handia jartzen dute lortu nahi den kirol helburuetan.
Datu horiek aztertu, epe labur, ertain eta luzerako helburuak zehazten dituzte. Horrekin plangintza nutrizional pertsonalizatua egiten dute, eta baita interesgarriak diren jarraibide eta aholkuak ematen dituzte 2-4 lanegunetan.
Lehen bisitak honako hau hartzen du barnean:
ISAK metodologia erabiliz, balorazio antropometrikoa egiten dute, gorputzaren osaera modu zehatzean ezagutzeko. Antropometriak honakoa informazioa ematen du: tolesturen batukaria, gorputzeko hainbat atalen perimetroak, gorputz gantzaren portzentaia eta masa muskularra.
Maiatzaren 13an jakinaraziko dugu irabazlearen izena.