mai 08 Mendialdea
Martxoan baino hamar guttiago dira
579 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emanak apiril hondarrean, martxoan baino hamar guttiago. Langabetu gehien duen zerbitzuen arloan hamar langabetu guttiago daude apirilean (429). Industria arloan, aldiz, hiru langabetu gehiago zeuden apiril hondarrean (83) eta eraikuntza arloan mantendu da langabetu kopurua (30). Nekazaritza-abeltzaintza arloan, berriz, bi langabetu gehiago zeuden (12). Aitzinetik lanik egin gabekoen artean bortz langabetu guttiago zeuden (25). Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.
Apirilaren 27 Nafarroako hainbat nekazaritza talde eta elkartek deituriko manifestazioaren gainean mintzatu gara Aitoz Azkarate baztandar nekazariarekin.
Laborariak agroekologiaren bidean
Produktu ekologikoak
Ekoizpen ekologikoko produktuak
Esnekiak
Elkartasunezko ekonomia
Baztango zaporeak