Herri Urrats ospatuko dute igandean Senpereko aintziran

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 8a, 12:00

Igandean, maiatzaren 12an, ospatuko dute Herri Urrats Iparraldeko ikastolen aldeko besta 'Ortzadarra' lelopean. Egun guzirako egitaraua antolatu dute eta bilduko duten dirua Beskoitzen ikastola berri bat egiteko erabiliko dute.

Iaz eguraldiak guztiz baldintzatu zuen Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko besta, eta besta ttipia egin zuten, egitarau murriztuarekin. Aurtengoa, berriz, «inoiz baino handiagoa» izanen dela aurreikusi dute antolatzaileek. Zortzi gune izanen ditu bestak, aitzineko urteetan baino bi gehiago, eta baita eszenatoki berri bat ere. Gunez gune hau izanen da egitaraua eta ordutegia:

Araba berria gunea

  • 10:00etan Haize Arrosa
  • 11:30ean Mutxikoak
  • 13:00etan Niko Etxart
  • 14:30ean Bele
  • 16:00etan Neomak
  • 17:30ean Nogen
  • 19:00etan Holako Deluxe

Nafarroa/Badok gunea:

  • 10:00etan Basapistiak
  • 11:15ean Mister Saguak
  • 12:30ean Zetkin
  • 13:45ean Delirium Tremens
  • 15:30ean Muga Zero
  • 16:45ean Esne Beltza
  • 18:30ean Lehiotikan

Lapurdi gunea

  • 11:00etan Gurashow
  • 12:00etan Kuxkuxtu txaranga bazkaria alaitzen
  • 13:00etan Pontx pailazoa
  • 16:00etan Gora Bihotzak

Zortzi gune izanen ditu aurtengo bestak. Irudian, aurtengo guneen mapa.

Gipuzkoa gunea

  • 11:00etan bertsolariak: Amets Arzallus, Irantzu Idoate, Haira Aizpurua eta Unai Agirre eta Xalbat Altzugarai gaiak jartzen
  • 12:30ean Baiona Kantuz
  • 14:00etan Etxepe
  • 15:30ean Pisso & Oph
  • 17:00etan Eire
  • 18:30ean DJ Bull eta Elepunto

Xiberoa gunea

  • 11:00etan Estitxu Robles eta dantzaz
  • 12:00etan Neskena
  • 13:00etan Brilili banda
  • 14:00etan Ortzadar eta Erregetxopitak
  • 15:30ean Los Chancaires.

Gunez gune izanen diren ekitaldien ordutegiak.

Horrez gain bertze hiru gune ere izanen dira. Baxe Nafarroa gunean erronka jokatuko dute, Bizkaia gunean Haurren xokoa izanen da eta Kattalin Elizalde ikastegian pilota partidak izanen dira goizean.

Aitzina inguruan, aldiz, hainbat animazio izanen dira: Elektropottotte, Elektrotxorongo, Gaitistan, joaldunak, gaiteroak, Lizeoko txaranga, Los Chancaires...

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun