Sarako Zangoak Arin elkarteak egin du bere biltzar nagusia

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 26a, 12:00

Korrikalari gidariak beharko dituela emendatu jakinarazi zuen Jean Grane lehendakariak

Sarako Zangoak Arin elkarteak egin du bere biltzar nagusia martxoaren 21ean, ortzegun goizarekin, Lur Berri gelan. Jean Grane lehendakariak ongi etorria egin die denei, partikulazki kide berriei. Nola elkartea beti handitzen ari den, korrikalari gidariak beharko dituela emendatu jakinarazi zuen, eta bukatzeko, urteko heriotza guzientzat pentsaketa izan du.

Beatrice Ollier idazkariak erran du urteko aktibitateak ongi pasatu direla eta Xabi Larregle diruzainak, berriz, kontuak positiboan dituztela. Eguna bukatzeko Lezetako ostatuko gelan bazkaria izan zuten. 70 lagun baziren etorriak Begi Gose sukaldariak prestatuko janari goxoa dastatzera. Dena umore onean bukatu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun