Arkupeak elkarteak Lourdesera antolatutako bidaian izena emateko aukera izanen da heldu den astean

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 18a, 19:00
Lourdesko santutegira joanen dira elkarteko bazkideak. Irudia: Père Igor, Wikipedia.

Ekainaren 13an, ortzeguna, Frantziako Lourdesko santutegira joanen dira Arkupeak elkarteko bazkideak. Heldu den astean eman beharko dute izena interesatuek.

Egun osoko irteera izanen da. Lourdesen 12:00etan meza izanen dute eta ondotik bazkaria. Honako menua izanen dute: zizka-mizka hotzak, oilasko errea entsaladarekin eta patatekin, fruitu gorrien tarta, ura, ardoa eta kafea. Bazkaria bukatzean, 16:30ean, gaixoen prozesioa. Hori bukatuta, bueltan itzuliko dira.

Autobusaren irteera ordua herri bakoitzeko delegatuak jakinaraziko du. Irteerak 42 euroko prezioa du, eta izena ematea heldu den astean, astelehenean, asteartean eta asteazkenean egin beharko da herriko delegatuaren bidez.

Soriara eta Burgosera bidaia

Elkarteko hainbat bazkide Soriara eta Burgosera joanen dira heldu den astean. Astelehenean, hilaren 22an, aterako dira, eta larunbatean, hilaren 25ean, itzuli. Bi autobusetan joanen dira.

Bazterrak ongi ikusi ahal izateko, bidaia horrela antolatu dute: autobus batek Sorian hasiko du ibilbidea, eta ondotik joanen dira Burgosera, eta bertzeak, alderantzizko bidean eginen du. Bi autobusak egun berean atera eta itzuliko dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun