Futbol derbia jokatuko dute Beti Gazte eta Baztango neska kadete-infantilek

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 19a, 08:00
Beti Gazte eta Baztango neska kadete-infantilek derbia jokatuko dute larunbat eguerdian Lesakan. Denboraldi ederra egiten ari dira bi taldeak: lesakarrak lider dira eta baztandarrak bosgarren.

Eskubaloian, txapeldunen faseko azken partidan, hirugarren postua jokoan izanen dute Donezteben Errekak eta Ardoik

Azken txanpan sartua da denboraldia eskualdeko kirol taldeentzat. Eskubaloian, emakumeen talde nagusiek bukatu dute, baina Errekako gizonezkoek lauko finalerako sailkapena segurtatua dute. Larunbat honetan, gurutzaketan Loyola taldea saihesteko hirugarren postua lortzeko norgehiagoka izanen dute Errekak eta BM Ardoik. Irabazleak Lagunak taldearen kontra jokatuko du finalerdia eta galtzaileak, orain arteko partida guztiak irabazi eta faborito nagusia den BM Loyolaren kontra. Berdinketa Zizurko taldeari emanen lioke hirugarren postua. Futbolari dagokionez, Nafarroako ligetan ari diren talde nagusi guztiek etxean jokatuko dute eta Gipuzkoan ari direnek kanpoan. Errugbian, Sarako Izarrako emakumeek Animainean jokatuko dute.

FUTBOLA

Gipuzkoako ohorezko mailan

Real Union Club B - Beti Gazte, larunbatean 17:00etan Irungo Gal zelaian.

Gizonezkoen Nafarroako Maila Autonomikoan

CD Baztan – CA Artajonés, larunbatean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gizonezkoen Nafarroako Gorengoen mailan

Aurrera KE – CD Aibares, igandean 18:00etan Leitzako Arkiskil zelaian.

Doneztebe FT – CD Ilumberri, igandean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gizonezkoen Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Baztan B – CD Kirol Sport, larunbatean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Atotxa River - Gure Txokoa, igandean 15:30ean Donostiako Herreran.

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Lagun Onak - Beti Gazte, larunbatean 17:45ean Azpeitiko Garmendipen.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte – Martutene, igandean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa – Internacional, lqrunbatean 18:30ean Berako Matzadan.

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailako jautsiera fasean

CD Baztan – CD Municipal Ribaforada, igandean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Aurrera KE – Beti Kozkor, larunbatean 16:00etan Leitzako Arkiskilen.

CD Baztan B – JD San Jorge, igandean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

SD Alsasua - Doneztebe FT, larunbatean 15:30ean Altsasuko Dantzalekun.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

Aurrera KE – CD Amigó, larunbatean 10:30ean Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako mutiko kadeteen gorengoen mailan

Beti Gazte – Beti Ona B, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Kostkas C - Gure Txokoa, larunbatean 12:00etan Donostiako Matigoxotegin.

Gipuzkoako mutiko kadeteen lehen mailako kopan

Beti Gazte – Oiartzun C, igandean 11:30ean Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa – Dunboa, larunbatean 10:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako mutiko kadeteen bigarren mailan

Aurrera KE – CD Valle de Egues A, igandean 13:30ean Leitzako Arkiskilen.

CD Baztan – JD San Jorge, igandean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

CD Paz Ziganda - Doneztebe FT, larunbatean 13:15ean Atarrabiako Peritosen.

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako igoera fasean

Tolosa B - Gure Txokoa, larunbatean 10:30ean Tolosako Usabal zelaian.

Nafarroako neska kadete infantilak

Aurrera KE - CF Gazte Berriak Ansoain, igandean 10:00etan Leitzako Arkiskilen.

Beti Gazte - CD Baztan derbia larunbatean 12:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

CD Baztan – Beti Kozkor A, larunbatean 13:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

CD Lezkairu A - Doneztebe FT, larunbatean 11:45ean Iruñeko Soto Lezkairun.

Aurrera KE – Berriozar CF B, larunbatean 18:30ean Leitzako Arkiskilen.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Doneztebe FT – CD Iruña, larunbatean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian,

CD Baztan – UCD Burlades, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako mutiko infantil txiki kopan

Beti Gazte – CD Internacional, larunbatean 10:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako Udaberri Kopan

Gure Txokoa – Beti Ona, igandean 17:00etan Berako Matzadan.

 

FUTBOL 8

Futbol 8 alebinak

CD Atarrabia A - Beti Gazte A, larunbatean 11:30ean Atarrabiako Peritosen.

CD Etxarri Aranatz A - Gure Txokoa A, larunbatean 12:30ean Etxarri Aranatzeko San Donaton.

CD Aoiz - Baztan A, larunbatean Agoizko San Miguel zelaian.

Doneztebe A – CF Gazte Berriak Ansoain G, larunbatean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Kirol Sport E - Doneztebe B, larunbatean 12:00etan Orkoienen.

Baztan B – CD Etxarri Aranatz B, igandean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Berriozar CF D - Gure Txokoa B, larunbatean 11:30ean Berriozarren.

CD Atarrabia D - Beti Gazte B, larunbatean 11:30ean Atarrabiako Peritosen.

Futbol 8 benjaminak

Beti Gazte A - Gure Txokoa A, igandean 10:00etan Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa B - Doneztebe A, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.

Baztan B - UDC Txantrea B, igandean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe B - Gure Txokoa C, larunbatean 09:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Baztan C - Beti Gazte B, igandean 13:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

Rotxapea B - Baztan A, larun batean 15:30ean Iruñeko El Irati zelaian.

Futbol 8 neska infantil-alebinak

CD Asdefor - Gure Txokoa A, larunbatean Iruñeko Amigó ikastetxean.

Gure Txokoa B – CD Gares A, igandean 12:15ean Berako Matzadan.

Baztan A – CD Mendavies, larunbatean 11:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

Futbol 8 neska benjamin-alebinak

CD Lodosa B - Beti Gazte A, igandean 11:30ean Lodosako El Medianil zelaian.

Baztan B – FC Bidezarra, larunbatean 11:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

Beti Kozkor B - Baztan C, larunbatean 12:00etan Lekunberriko Plazaolan.

CD Gares B - Beti Gazte B, larunbatean 11:30ean Garesko Osabidean.

 

 

ARETO FUTBOLA

Alebinak txapeldunen fasea

Aurrera A – AD San Juan A, larunbatean 10:45ean Leitzako kiroldegian.

CD El Redin A - Aurrera B, larunbatean 12:30ean Iruñeko El Redin ikastetxean.

Benjaminak

Aurrera A – UDC Txantrea C, larunbatean 13:00etan Leitzako kiroldegian.

Aurrera B – CD Lerines, larunbatean 12:00etan Leitzako kiroldegian.

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak ligako txapeldunen fasean

Erreka KE – BM Ardoi, larunbatean 19:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Mutiko kadeteak ligan

Erreka KE – Valle de Egues

Neska kadeteak ligan

Beti-Onak Atarrabia B - Baztango BKT, larunbatean 10:30ean Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian.

BM Lizarreria - Erreka KE, larunbatean 11:30ean Lizarrako Oncineda karpan.

Mutiko infantilak ligan

Beti-Onak Atarrabia - Erreka KE, larunbatean 10:00etan Atarrabiako Lorenzo Goikoa pilotalekuan.

Neska infantilak ligan

Erreka KE – CD Aoiz, larunbatean 11:30ean Doneztebeko kiroldegian.

CD Balonmano River Ega - Baztango BKT B, larunbatean 10:15ean Errotxapeako kiroldegian.

Baztango BKT A – Lekunberri Eskubaloia, larunbatean 12:30ean Elizondoko kiroldegian.

Alebin mistoa ligan

Baztango BKT A – Ultzamaldea B, larunbatean 09:30ean Elizondoko kiroldegian.

Erreka – Uharte A, larunbatean 10:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Benjamin mistoa

Baztango BKT – Lekunberri Eskubaloia, larunbatean 11:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Emakumezkoen euskal ligan

Sarako Izarra RT – AGT/ERT, larunbatean 18:00etan Sarako Animainean.

Euskal liga sub 16

Txinbaz – La Unica RT B, larunbatean 11:00etan Irungo Plaiaundin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun