Ezpel-sitsaren arriskuak
Ezpel-sitsa (Cydalima perspectalis) Crambidae familiakoa da (jatorriz Txina, Japonia eta Koreakoa), eta ezpeldien desagertzea ekartzen ahal du defoliazioak denboran hiru urte baino gehiago iraunez gero.
Ezpel-sits hau 2014az geroztik Nafarroan dagoela badakite, eta azkar hedatzen ari dela. Hori dela eta, 2022ko urtarrilean prozesu parte-hartzaile bat ireki zuten, ezpel-sitsaren kontrako ekintza-plan bat adosteko, izurrite inbaditzaile horren kudeaketan parte hartzen duten eragile guztien ahaleginak koordinatzeko.
Horrela, 2022ko martxoaen 2an, eragile horiek guztiek bilera bat egin zuten, ezpel-sitsaren kontrako jarduera-planaren zirriborroa eztabaidatzeko, eta eztabaidaren ondorioak eta alegazioak kontuan hartuta, ezpel-sitsaren kontrako jarduera-plana aurkeztu zuten.
Planaren helburuak
- Izurritearen hedapenari eta afekzio-mailari buruzko ezagutza handitzea;
- Nafarroan dauden hainbat eremu klimatikotan Cydalimaren hegaldi-kurba zehaztea;
- Hainbat kontrol-metodoren eraginkortasuna zehaztea;
- Izurritea eta gure eskualdean duen portaera hobeki ezagutzea;
- Ezpel-sitsaren ondorioak eta haren sakabanatzea arintzea;
- Komunikazio plan bat ezartzea ezpel-sitsaren bilakaerari buruzko informazioa emateko, eta detektatuz gero, prebentzio eta kontrol neurriak ezartzeko;
- Cydalima perspectalis izurritearen kontrolean esku hartzen duten eragile sozialei eta profesionalei aholkuak eta prestakuntza ematea;
- Emaitza esperimentalen edo esperientzien zabalkundea kontrol-metodoetan, detekzio-metodoetan, jarraipenean eta abarretan;
- Cydalima perspectalisaren eraginpean dauden eremuen arteko koordinazioa handitzea (maila nazionala eta europarra), segimendua eta gainerako jarduerak egiteko.