22. Korrika

Giro ederrean egin zuten Korrika besta Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 11a, 12:30

Larunbat goizaldean Korrika Sunbillatik pasa aitzinetik, ortziral arratsaldean giro ederrean ospatu zuten herriko haurrek Korrika besta. 17:00etan txokolatada egin zuten Ulibeltzak elkartean, ondotik Korrika Ttikia egin zuten udaletxeraino lekukoa eskuz esku zutela, eta bukatzeko Txan Magoaren ikuskizuna izan zuten. Haur mordoska bat bildu zen, eta arratsalde ederra pasa zuten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun