Aresoko festa batzordeko bilera deitu dute maiatzaren 2an

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 30a, 08:00

Aresoko festetako kuadrilen eguna izaten da jende gehien biltzen den eguna.

Ttirriki-ttarraka, herriko festak antolatzeko lanetan ari dira aresoarrak. Festa batzordeko hurrengo bilera maiatzaren 2an, ostegunean, eginen dute Eskoletxean 17:00etan. Bertan, abuztuaren 18an egingo duten herri bazkariaren inguruko xehetasunak lotuko dituzte eta otorduaz nor arduratuko den erabakiko dute. Festetako lanen banaketa ere zehazten hasiko dira. Pasa den urtean bezalaxe, ardurak banatu eta lan taldeak osatzea da asmoa. Herritar guztiei egin diete bertaratzeko deia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun