Pribilegiatua naiz

Ia-ia egunero badut momenturen bat non pertsona pribilegiatua naizela sentitzen dudan. 

Konturatua naiz nik normaltzat hartzen ditudan gauzak jende aunitzentzat luxu bat direla: behatz batekin klik egin eta argia pizten zait; txorrota bati buelta eman eta ur garbia daukat; pixa edo kaka egin eta zulo batetik desagertzen da; bizitzeko etxe bat badut; osasun arazoak izan eta medikua dohainik dut; ez dut goserik pasatzen…

Eta pribilegiatua sentitzen naiz, badakidalako badirela milioika lagun elektrizitaterik gabe bizi direnak; uraz hornitzeko zakurraren-ipurdian dagoen putzuraino joan behar dutenak; zura eta plastikoz egindako etxola miserableetan bizi direnak; beren beharrak bazter bateko zulo batean egin behar dituztenak; egunero jaten ahal izateko arazo haundiak dituztenak; medikura joateko kilometroak oinez egin behar dituztenak…

Hitz hauek etorkin batenak dira: «Pribilegiatua baldin bazara, konpartitu ezazu». Zeinen eskaera logikoa eta justua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun