Artxiboko irudiak

Xorroxin irratiak Lesakako estudioa inauguratu zuen 2001ean

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 30a, 07:30

Lehendik aste batzuetan probatan aritu ondotik, 2001eko maiatzaren 11n inauguratu zuen Xorroxin irratiak Lesakako estudioa. Toki berean, 25 urte lehenago, Koxkonta irratiaren estudioa zegoen. Inaugurazio ekitaldian hainbat udal ordezkari eta irratiko kolaboratzaileak, laguntzaileak eta langileak elkartu ziren. TTIPI-TTAPA TELEBISTA ere hantxe egon zen eta momentuaren lekukotasuna bildu zuen erreportaje honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun