N-121-A

Almandozko eta Belateko tunelen artean kamioi batek istripua izan du eta trafikoa Belateko gainetik desbideratu dute

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 2a, 10:50

Istripua goizeko 10ak aldera gertatu da, Irungo noranzkoan zihoan kamioi artikulatu bat trabeskatu eta errepidea trabatzen duela gelditu denean. Kamioia kendu arte, trafikoa Belateko errepide zaharretik desbideratu dute Irun aldeko noranzkoan doazen ibilgailuendako. Joan den ortzegunean ere, bertze kamioi batek istripua izan zuen Sunbillan.

Oronozko parkeko suhiltzaileak eta Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren patruilak daude istripuaren tokian zirkulazioa bideratzen. Istripuan ez da kalte pertsonalik izan.

Iruñeko noranzkoan doazen ibilgailuendako bidea irekita dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun