
Izaskun Goņi, Martin Garde eta Carlos Erce, elkarlan hitzarmena sinatzerakoan.
800.000 euroko proiektuaren idazketa lanean aurten hasiko dira eta 2012rako akitzea espero da
Doneztebe | 2010-09-10 | 14:45
Endarlatsa eta Doneztebe arteko Bide Berdea garatzeko elkarlan hitzarmena sinatu dute irailaren 10ean Martin Garde Bertizko Turismo Partzuergoko presidenteak eta Carlos Ercé Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendari Nagusiak. Proiektuaren aurrekontua 797.000 eurokoa da eta Europako Interreg proiektutik ailegatuko den finantziazioaz gain, Nafarroako Gobernuak %35eko dirulaguntza emanen du, 13.300 euro aurten, 158.911 euro 2001 urtean eta 106.617 euro 2012an. Turismo zuzendari nagusiaren erranetan, “proiektu aski garrantzitsua da eta eskualde osoa artikulatzeko ardatza bilakatuko da”.
GIZARTEA
Sara | 2010-09-10 | 07:47
Irailaren 11n, larunbatearekin abiatuko dira Sarako bestak eta urtero bezala, ekitaldiz beteriko ospakizunak antolatu ditu Besten Komiteak. Larunbatean 17:00etan Sara Korrika, 10 kilometroko lasterkaldia eginen da. 22:00etan Aizkor Erauntsia eta Ze esatek! taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. Gauerdian hasita, MIKELHATS taldearekin dantzaldia izanen da eta gau guzian Iparraldeko gaiteroak ariko dira karrikak animatzen.
KIROLA
Nafarroa | 2010-09-10 | 07:42
Euskal Herrian egiten den herri kirol txapelketarik haundiena, Zazpi Herrialdeen arteko kirol txapelketa Hendaian jokatuko da irailaren 11n, larunbat arratsaldeko 16:00etatik aitzinera, Gaztelu Zahar plaza librean. Euria eginen balu, Beltzenia frontoian jokatuko da. Aurtengo hogeita bigarren edizio honetan ere eskualdeko hainbat kirolarik parte hartuko du txapelketa handi honetan Nafarroa ordezkatzen
GIZARTEA
Sunbilla | 2010-09-09 | 14:00
Sunbillako bidegurutzeari irtenbide duina eskatuz errepide mozketa egin da irailaren 9an, ortzegunean, 11:30etik 12:00etara. Ekainean hasi ziren mobilizazio honekin eta laugarren aldiz, Sunbillako udal ordezkariak eta herritarrak N-121-A errepideko bidegurutzera ateri dira, ordu erdiz bidea mozteko.
GIZARTEA
Baztan | 2010-09-09 | 08:52
Irailaren 10ean, ortziral arratsaldeko 18:00etan botako den suziriarekin eta ezkil jotzearekin abiatuko dira Elbeteko Gurutze Sainduaren bestak. 21:00etan Herriko Ostatuan Baztan Zopak banatuko dira, Frantzismoren animazioarekin. Gauerdian txopo goratzea eginen da eta ondotik Elbete Rock jaialdia izanen da Komando Kastaña, Amets Ilunak, Aizkor Erauntsia eta talde sorpresarekin.
GIZARTEA
Bera | 2010-09-09 | 08:23
Argazkilari baino gehiago “saltsero” bezala aurkezten du auniztan bere burua Martin Goikoetxea “Goiko” argazkilari beratarrak. Eta aurtengoan egiaztatzen ari da hori. Oraingoan, prentsa arroxaren edo “bihotzeko” aldizkarien argazkilari bilakatu da. Mota honetako prentsan, Espainian gehien saltzen den “Hola” aldizkariak erreportai luze eta zabala eskaini dio Alvaro de Marichalar aristokrata eta abenturazalearen eta Ekaterina bere andregaiaren arteko ezkontzari. Hain zuzen, irailaren 25ean ezkonduko dira eta bikotearen argazkiak Goikok egin ditu, Marichalar berak hala eskatuta.
KULTURA
Bera | 2010-09-09 | 08:19
Bertze urte batez eta honekin iada badira 11 belarriei astinaldi goxo bat emateko intentzioarekin aurkeztu dute Ertz bertze musiken jaialdiaren edizio berria. Hortarako aurten ere hainbat hiri, eskualde eta herrialdetako artistak gonbidatu dituzte Ertz kolektibokoek, halanola Austriakoak, Alemaniakoak, Frantziarrak, Galegoak, Suitzarrak... Azkeneko urteotan egin bezala aurten ere irailaren 10etik 18ra eginen den jaialdia Beran ez ezik, Donostian eta Hazparnen (Lapurdi) ere ospatuko da.
KIROLA
Eskualdea | 2010-09-10 | 08:27
KIROLA
Doneztebe | 2010-09-10 | 08:15
GIZARTEA
Lesaka | 2010-09-10 | 08:06
KULTURA
Leitza | 2010-09-09 | 14:25
GIZARTEA
Bertiz | 2010-09-09 | 08:12
KIROLA
Bera | 2010-09-08 | 10:10
GIZARTEA
Doneztebe | 2010-09-07 | 15:14
GIZARTEA
Doneztebe | 2010-09-07 | 15:08
GIZARTEA
Eratsun | 2010-09-07 | 10:32
GIZARTEA
Urdazubi | 2010-09-07 | 10:30
EKONOMIA
Lesaka | 2010-09-07 | 10:25
| TTIPI-TTAPA | Anduetzeta, 12 | Tel: 948 63 54 58 | Faxa: 948 63 54 57 | 31760 ETXALAR (Nafarroa)
| Diseinua: Ttipi-ttapa | Garapena: iametza interaktiboa